XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina hertsura horren ondorioa ezberdina izango da beti.

Ekonomian gastuen agregatua herstearen bitartez funtzionatzen du, ekonomilariek eskari agregatua murriztea deitzen dutenaren bitartez.

Eskariaren herstura honek General Motors, Exxon, Philips, Shell edo beste gorporazio handiak jotzen baditu ere, ez die prezioak altxatzea eragozten.

Salmentak eta produkzioa urritzen dituzte lehenbizi.

Prezio-murrizteari kontra egiteko boterea dute: hauxe da handi izan nahiaren arrazoietako bat.

Eta beren alokairuen kostuak gora badoaz edo prezioak altxatzeko beste justifikazioren bat badago, altxa egingo dituzte prezioak.

Prezioen igoera geldieraztera eta alokairuen gehitzeari eustera, gaitasun inproduktibo handia dagoenean bakarrik izango dira bortxatuak.

Momentu horretan, langabezia handia egongo da.

Eta honek ere sindikatuen eskariak apaltzea ekarriko du.

Beraz, enpresa handi hauentzat, langabezia sortuz funtzionatzen du moneta-politikak.

Ondorio hau guztiz ezaguna da gaur egun, politika horren usadio berria dela bide.

Beste ondorio bat ere badu, indartsuen aldeko beste fabore bat eta ahulen kontrako beste eragozpen bat adierazten dituena.

Gorporazio handiak badu bankuetatik aparte, kapital-iturri beregain bat: bere irabazi propioetatikoa; eta banku zentralaren mugaketak banku komertzialen maileguetan ez du eraginik izan iturri honetaz baliatzeaz.

Edozein kasutan, enpresa handiak dira bankuen bezero gogokoenak, zerbitzatzen dituzten lehenak, mailegatzeko dirurik baldin badago.

Prezioak berek kontrolatzen dituztenez, interes-indize handiagoak ere pasa diezaizkiekete bezeroei.

Beraz, babestu samarrak daude moneta-politikaren ondorio kaltegarrien kontra.

Aitzitik, baserritarrak, nekazariak edo arrantzaleak nahiz bere inbentarioak eramateko dirua behar duten merkatari txikiak guztiz zaurgarriak dira moneta-politikarekiko, eta, guztien gainetik, diru mailegatuz aritzen diren eta dirua mailegatzen duten bezeroen menpean dauden etxagintza bezalako industri-enpresak.

Ikusten da, beraz, nola funtzionatzen duen moneta-politikak: gorporazio handi eta sendoak salbuetsiz, eta txiki eta ahulak zurrupatuz, langabezia sortuz.

Orduan, zergatik gomendatzen dute oraindik ekonomilariek moneta-politika? Beti egon delako ekonomilarien artean halako lilurapen bat banku zentralaren politikaren mekanikarekiko.